
San Juan Gaztelugatxekoa
Gaztelugatxek, Akatz uharteak eta Matxitxako lurmuturrak, Euskadiko ingururik erakargarriena osatzen dute. San Juan peninsula bat da, eta tontorrean izen bereko baseliza dago, nora 231 eskilara igo ondoren heltzen gara. Sarrerako atearen goian dagoen kanpaia hiru aldiz jo behar dela dio tradizioak.

Ondarea historikoa
Bermeoren ondarea oso aberatza da, bai eleiz arkitektura aldetik zein zibilaren aldetik. Hiribarruan dauden 3 eleizak honako hauek dira: Santa Eufemia, hiruretatik zaharrena eta zin eleiza, Santa Maria, handiena dena, eta San Francisco, izen bereko klaustroa duena.
Arkitektura zibilaren aldetik, esan behar San Juan Portala dela zutik gelditzen den antxinako arresiaren ate bakarra. Arrantzaleen museoa Ertzila Dorrean dago, eta beste edifizio interesgarri batzuk Kikunbera Etxea, Casinoa eta Batzokia ditugu.