Logo

BERMEOKO BALEONTZIA

Bilatu  
Logo
Bermeoko Baleontzia


Lurralde Historikoa:
Bizkaia.
Eskualdea: Gernika-Bermeo.
Epai Barrutia: Gernika-Lumo.
Kokapena: 43º 25’ 13’’ N 2º 44’ 50” E
Hedapena: 34,1 km2.


Orografia

Iparraldeko hegala itsasora begira dago. Lurra osotzen daben materiale gogorrek 100 metrora heltzen diran lakar edo labarretako zati ugariak egotea eragiten dabe itsasalde guztian, baita itsasoan be, hatz sakabanatuak egotea, Gaztelugatxe, Akatz eta Izaro uharteak adibidez. Itsasaldeak sarrera txikiak be badaukaz, itsasmuturra. Barruan, paisaia desbardina da, aldats handiakaz. Tontorrik garrantzitsuenak, Sollube (696 m.) eta Burgoa (452 m.) dira. 

Hidrografia

Itsasaldea hurre izanik, eta dagozan aldapa gogorrak gainditu behar izanagaitik, Udalerri hau ureztatzen dabezan errekek ez dabe ibilbide bat be baketsua. Beste batzuen artean, Akaga, Arronategi eta Etxebarria daukaguz, portuko itsasartea eratzen dabenak.

Mugak

Ekialde eta Hegoaldean, Arrieta, Meñaka eta Busturia; Mendebaldean, Bakio; eta Iparraldean, Mundaka eta itsasoa.

Eraketa

Uriburua, Bermeo Uria da eta portu inguruan batzen dira biztanlerik gehienak %95a). Beste auzo batzuk: Agirre, Almike, Ander Deuna, Arene, Arronategi, Artike, Demiku, Mañu, Mikel Deuna, eta Pelaio Deuna dira.

Populazioa

Bermeoko populazioak etengabeko hazkundea izan dau, nahiz eta azken urteotan geldiune txiki bat izan. 2005ean, Bermeok, guztira, 17.049 biztanle zituen; biztanle horietatik, 8.656 emakumeak ziran eta 8.393 gizonezkoak.


Biztanleria 2006/01/01

Adina Biztanleak Gizonezkoak Emakumezkoak
0-9 1422 746 676
10-18 1163 787 576
19-27 1934 961 973
28-36 2474 1288 1186
37-45 2406 1222 1184
46-54 2075 1062 1013
55-63 1885 941 944
64-72 1523 724 799
73-81 1445 623 822
82-108  722 239 483
Guztira 17049 8393 8656


  © Bermeoko Udala 2006