Logo

BERMEOKO BALEONTZIA

Logo
Bermeoko Baleontzia

Kubierten deskribapena

POPAGAINA (30 m2)

Baleontziaren leku altuena. Hemendik baleontzi osoaren ikuspegia ikusten dugu. Puntu honetatik kapitainak behean egoten zen pilotuari ez ezik, tripulazio osoari ere aginduak ematen zizkion.

GAZTELUEN KUBIERTAK (105 m2)

Baleontziaren aurrean eta atzean dauden kubiertak.

Atzeko gazteluko kubiertan kapitainaren gela dago eta bertan nabigaziorako erabiltzen diren tresnak: kartak, sestantea... Ontziaren konpasa eta lemagurpila ere bertan daude eta mesanaren maniobra lekua ere badugu.

Aurreko gazteluko kubiertan: trinketaren maniobra lekua. Itsaso zabala ikusteko gune berezia dugu.

KUBIERTA NAGUSIA (175 m2)

Kubierta honetan hiru alderdi bereizten dira:

  • Atzeko gazteluan ditugu kanoi zuloak, kanoiak eta tripulazioak lo egiten zuen gunea: Oso interesgarria eguneroko bizimodua zelakoa zen ikusteko.
  • Goiko kubierta itsasoaren olatuen aparrengandik ondo babestuta dago. Hau dugu barruko gizonen behar-leku nagusia eta.
  • Aurreko gazteluan dago sukaldea: tripulazio osorako jatekoa prestatzen zen, 60 pertsonarentzat gutxi gorabehera. Hemendik brankagainera pasatzen da.

 BODEGAKO KUBIERTA (88 m2)

Kubierta honetan balearen arrantzarako joan-etorri bidaia egiteko behar izaten ziren tresna eta tripitrailu guztiak daude: bizigaiak, kupelak, teilak, oholak…


  © Bermeoko Udala 2006