Logo

BERMEOKO BALEONTZIA

Logo
Bermeoko Baleontzia

Historia

Utensilios utilizados en la pesca de las ballenas. Grabado del "Diccionario de los artes de la pesca nacional"


BALEA ARRANTZARI BURUZKO AIPAMEN HISTORIKOA
Balea arrantzak izugarrizko garrantzia izan du Bermeoko bizitzan eta ekonomian; Bermeoko armarria da horren adierazgarririk garbiena.
 
Baleak aberastasuna zekarren Bermeora, baina ezin ahaztu jarduera hori benetan arriskutsua zela; alde batetik, balea harrapatzeko asko arriskatu beharra zegoen, zetazeoari batel txikietan egin behar zitzaiolako aurre, eta, bestetik, oso gogorra zen Atlantikoa zeharkatu behar izatea, Ternuara heldu eta bertan denboraldi luzeak pasatzeko.
 
XIV. eta XV. mendeetan, balea oso hur harrapatzen zen, kostaldean, eta, horrela, balea inguruan zebilenean, lurreko zelatariek arrantzaleak ohartarazten zituzten. Garai horretan, asko eta asko ziren kostaldera etortzen ziren zetazeoak. XVI. mende bukaeran eta XVII. eta XVIII. mendeetan, balea arrantzaleak Asturias, Galizia eta Ternuako lurralde urrunera joaten hasi ziren; geroago, azken leku horretatik Groenlandiara botako zituzten. Aipatutako bidaia horiek ontziak aldatu beharra ekarri zuten; itsasoz bestaldera zihoazenak 60 lagun inguruko tripulazioek osatutako itsasontzi eta galeoiak ziren. Era berean, ontzi horietan bertan zatikatu eta aprobetxatzen zuten balea.
 
Baleatik dena aprobetxatzen zen: haragia, mingaina, hezurrak, ornoak, bizarrak, eta, zelan ez, olioa... Balea bat harrapatzeari esker, familia askori ematen zitzaien jaten, eta, ondorioz, Ternuara egiten ziren bidaiak eginkizun ezin garrantzitsuagoak ziren.
 
 
 

  © Bermeoko Udala 2006